Haurrak eta gazteak izan dira arratsaldeko lehen orduetako protagonistak. Dantza saioa egin dute musika eskolako ballet taldeko ikasleek Belokin, eta disko festaren doinuak gogor ari dira astintzen Gernikako Arbola plazako aterpea. Kalean, mozorro ugari.
Urretxun eta Zumarragan inauteri giro bete-betea dago arratsaldean, batez ere haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ekitaldiei esker. Hasteko, dantza saioa egin dute musika eskolako ballet taldeko ikasleek Belokin, eta ondoren, disko festa hasi da Gernikako Arbola plazako aterpean. Kalean, bitartean, geroz eta mozorro gehiago ikusten dira.
Inauteri giroak jarraipena izango du gauean, kalean eta tabernetan.
Bihar, 09:00etan, Lizarriturri txistulari taldeak inauterietako kalejira egingo du.