Iparragirre Balerdi bandak ohiko inauteri erronda egin du aurten ere, eguerdian oraindik ateri zegoela baliatuz. Kalejira berezia izan da aurten, Jesus Castillejo zuzendariak tarteka batuta utzi diolako Iñigo Salegiri.
Perkusioa ikasten ari da Salegi, eta bandako kidea da aspaldi. Txikitatik banda zuzentzeko ametsa izan du, eta Castillejok horretarako aukera eman zion Gabonetako kontzertuan. Inauteriko kalejiran ere bihurtu da bandako zuzendari berriz ere.