Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa ostiral honetan jokatuko da: 21:00etan, Goierri kirol elkartearen egoitzan.
Irabazleek Gipuzkoako finala jokatuko dute martxoaren 9an. Gipuzkoako onenek, berriz, nazio mailako finala jokatuko dute martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian.
Sariak bikainak izango dira: 3.000 euro eta Karibera bidaia irabazleentzat, 1.500 euro eta Karibera bidaia txapeldunordeentzat, 750 euro eta asteburuko egonaldia hirugarren postuan sailkatzen direnentzat, 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula laugarren postuan sailkatzen direnentzat, 250 euro bosgarren postutik zortzigarrenera sailkatzen diren bikoteentzat… Herrialdeetako finaletan ere sariak banatuko dituzte: asteburuko egonaldiak, bazkariak, afariak, garaikurrak, txapelak…