Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) berriro egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen alde sortu zen 24/7 plataformak Osakidetza maldan behera. Irtenbiderik ba al daukagu? mahai ingurua egin zuen atzo Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ekitaldian CCOO, ELA, LAB, Satse eta UGT sindikatuetako ordezkariek parte hartu zuten. Aurkezle lana Jon Ormazabal kazetari zumarragarrak egin zuen. Deialdiak arrakasta izan zuen eta bizilagun askok parte hartu zuten ekitaldian.