Martxoaren 9an egingo den Gipuzkoako finala jokatzeko sailkatu dira
Atzo Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa jokatu zen Goierri kirol elkartearen egoitzan. Zortzi bikotek parte hartu zuten eta Unai Andres eta Josu Zabalo nagusitu ziren.
Irabazleek Gipuzkoako finala jokatuko dute martxoaren 9an. Gipuzkoako onenek, berriz, nazio mailako finala jokatuko dute martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian.