Aritz Egea urretxuarrak Enkarterriko (Bizkaia) Apuko Igoera mendi lasterketa irabazi zuen atzo. Egeak 2 ordu, 12 minutu eta 38 segundo behar izan zituen 30 kilometroko ibilbidea egiteko. Bigarren postuan Jon Betolaza sailkatu zen, ia lau minutura, eta hirugarren postuan Fabian Venero.