Jasotako dirua Paraguaira bidaliko dute, nekazarien seme-alabek ikasteko aukera izan dezaten
La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek Bizkotxo eskuzabala egitasmoa egin dute. Etxean bizkotxoak eta cupcake-ak egin dituzte eta gaur goizean ikastxera eraman dituzte. Ikasleek bizkotxoak dastatzeko eta diru-laguntza emateko aukera izan dute. Dirua Paraguaiko Pozo Colorado eskualdeko El Chaco nekazal eskolara bidaliko dute, nekazarien seme-alabek eskolara joateko aukera izan dezaten.