Singular dendak egitasmoan parte hartzen duten merkatariek topaketa egin dute gaur Zumarragan. Topaketaren aurretik, Ami Bondia adimen emozionalean adituak hitzaldia egin du. Gipuzkoako merkatarien federazioaren Singular dendak egitasmoaren helburua etengabeko hobekuntza eta kalitatea dira. Horretarako, arreta, irudia, komunikazioa eta produktua lantzen dituzte, besteak beste. Egitasmo honek Zumarragako Udalaren babesa du.