Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak eta Tanttaka konpainiako gainontzeko kideek Esnearen kolorekoa lana antzeztuko dute ostegunean, 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Sarrerak erosteko, sakatu hemen. Hilaren 27an Eibarren antzeztuko dute (sarrerak, hemen), martxoaren 3an Oñatin (sarrerak, hemen) eta martxoaren 15ean Beasainen.
Esnearen kolorekoa irakurleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena da. Madrilgo liburu saltzaileen gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten. Liburuaren egilea Nell Leyshon britaniarra da.
Mary, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan “marra beltz pila bat besterik ez” ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.
Antzezlana Fernando Bernuesek zuzendu du eta Apaolazarekin batera Jose Ramon Soroiz, Aitziber Garmendia, Miren Arrieta, Jon Olivares eta Mireia Gabilondo lan egiten ari dira.