Martxoak 3 elkarteak eta Zumarragako Udalak 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan poliziak egindako sarraskiari buruzko erakusketa eta hitzaldia antolatu dituzte. Egun hartan, Espainiako poliziak bost langile hil eta 150 zauritu zituen, ikasle eta langile bilkura bati eraso eginda.
Erakusketa Zelai Arizti kultur etxean izango da. Astelehenean irekiko dute eta martxoaren 11ra arte egongo da zabalik. Hitzaldiari dagokionez, martxoaren 7an izango da, 18:30ean, Zelai Arizti kultur etxean. Emakume langilea martxoaren 3an du izenburua eta Garazi Ibañez de Garatxana izango da hizlaria.