Lan Ikuskaritzak Zumarragako etxez etxeko laguntzaz arduratzen den enpresari langileei materiala emateko agindu dio
Lan Ikuskaritzak Zumarragako etxez etxeko laguntza zerbitzuaz arduratzen den Gizatzen enpresari langileek lan materiala emateko agindu dio: mantala, berokia eta homologatutako oinetakoak. 15 egun eman dizkio agindua betetzeko. Langileek norbera babesteko ekipamendurik ere ez dute eta Lan Ikuskaritzak langileei eskularruak, musukoak eta oinetako irristagaitzak emateko agindu dio enpresari. Lan Ikuskaritzak CCOO sindikatuak salaketa jarri ondoren eman ditu agindu horiek.