Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko ahaldunak, Gabriel Arrue Euskadiko Gazteria Sozialisten idazkari nagusiak eta Nerea Errasti Urretxu-Zumarragako Elkarte Sozialistaren idazkari nagusiak politikaz hitz egingo dute datorren ostiralean (martxoak 1). Ekitaldia Urretxu eta Zumarragako PSE-EEren egoitzan izango da, Zumarragako Bidezar kalean, 18:45ean. Ekitaldi hori Emakumeen Eguneko programaren barne antolatu dute.