Nahia Garrido igerilari urretxuarrak zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Espainiako txapelketan
Lituanian jokatuko den gazte mailako Munduko txapelketara sailkatu da
Nahia Garrido igerilari urretxuarra neguko Espainiako txapelketa jokatzen ari da Sabadellen (Herrialde Katalanak). Asteazkenean brontzezko domina lortu zuen gazte mailako bizkar igeriketako 50 metroko proban. Atzo, zilarrezko domina lortu zuen gazte mailako bizkar igeriketako 200 metroko proban. Proba horretan laugarren sailkatu zen maila absolutuan eta 17 urtekoen Euskadiko marka hautsi zuen. Gainera, Lituanian jokatuko den gazte mailako Munduko txapelketara sailkatu zen.