Gaur, Sukaldanitzak egitasmoko lehen saioa egin dute. Bertan jaiotakoek eta bertara bizitzera etorritakoek elkarrekin kozinatu eta bazkaldu dute, udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Mahaiaren eskutik. Kolonbiako bandeja paisa eta Peruko limoizko opila postrea prestatu dituzte.
Bigarren saioa, martxoaren 2an izango da. Parte hartzaileek Senegaleko thiebou diene (arroza arrainarekin) eta Marokoko postre bat prestatuko dituzte. Azkeneko saioa martxoaren 23an izango da. Oraindik ez dute menua zehaztu.
Izena eman duten pertsonak jatorri anitzekoak dira: Kolonbia, Peru, Costa Rica, Senegal, Maroko, Nikaragua, Venezuela…