Meaka-Irimo herri plataformak Irimon eta Meakan jarri nahi dituzten aerosorgailuen neurriko giza-katea osatu du herritarrekin, gaur eguerdian Antzuolan. Helburua Meakan eta Irimon jarri nahi dituzten aerosorgailuen neurria kalera ekartzea izan da, gailu erraldoi horiek jartzeak mendian eta inguruan ekarriko lukeen txikizioa ikustarazteko. Haize errotaren zutabeak 115 metro izango ditu eta hiru hegaletako bakoitzak 85 metro.