Zumarragako eta Leitzako pilota eskolek topaketa egin dute gaur Leitzan. Beloki pilota eskolako 60 haur eta guraso joan dira txapeldun handiak eman dituen Nafarroako herri horretara. Bi pilota eskolako haurrek pilotan jokatu dute eta parte hartzaile guztiek elkarrekin bazkaldu dute. Haurrek Oinatz Bengoetxearen eskutik jaso dituzte oroigarriak.