Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarrak Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren hamargarren edizioa irabazi zuen atzo. Ordu bat, 17 minutu eta 57 segundo behar izan zituen 14 kilometroko eta 771 metroko desnibeleko ibilbidea osatzeko. Bigarren postuan Leire Fernandez errenteriarra sailkatu zen (1:19:13) eta hirugarren postuan Larraitz Etxebeste oiartzuarra (1:26:08).
Argazkiak: Pedro Martinez/Noticias de Gipuzkoa