Aurreko asteburuan, eskubaloiko partida batean, entrenatzaile batek epaile bati eta beste taldeko laguntzaile bati eraso egin zien. Horren aurrean, Euskadiko eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioek bultzatuta, asteburu honetako partidetan erasotuei elkartasuna adierazi diete eta kirolean ematen den indarkeriaren aurka azaldu dira. Urolak ere ekimen horrekin bat egin du eta Ispilla kiroldegian jokatu duten talde guztiek indarkeria arbuiatu dute. Gainera, Urolako jokalari guztiek besoko gorri batekin jokatu dute. Besokoak kirol askotan ekintza oso larriak zigortzeko erabiltzen den txartel gorria irudikatu du.