Urretxuko Berit tabernako Javi Quintana Euskadiko bakailao tortilla lehiaketako finalera sailkatu da
Gaurko kanporaketan Aitube Berri tabernako Artur Pereirak eta Asier Merinok ere parte hartu dute. Finala martxoaren 9an jokatuko da, Bilbon.
Urretxuko Berit eta Aitube Berri tabernek Euskadiko tortilla txapelketako Gipuzkoako kanporaketan parte hartu dute gaur Donostian. Beriteko Javi Quintanak patata eta bakailao tortilla lehiaketetan parte hartu du eta Aitube Berriko Artur Pereirak eta Asier Merinok patata tortilla lehiaketan. Quintanak laugarren postua lortu du bakailao tortilla lehiaketan eta, hala, martxoaren 9an Bilboko Areatzan jokatuko den Euskadiko finalean parte hartuko du. Euskadiko txapelketa irabazten badu, Estatukora sailkatuko da.
Epamahaiko kideetako bat Josema Azpeitia legazpiarra izan da. Antolatzaileek omenaldia egin diote (txapela oparitu diote), bere ekarpenagatik.