Elene Lete atezain zumarragarrak eta Irene Paredes atzelari legazpiarak Nazioen Liga irabazi dute gaur Espainiako selekzioarekin. Finalerdietan Herbehereei irabazi zieten eta Parisko joko olinpikoetan parte hartzeko sailkatu ziren. Finala gaur irabazi dute, Frantziaren aurka.