Oier Ibarluzea pilotari urretxuarrak Goñiren omenezko pilota txapelketako final laurdenetako kanporaketa jokatu du gaur, Andoni Sarasibar nafarraren aurka. Urretxuarrak 16 eta 22 galdu du, lau t’erdian jokatu den partidan. Bi aurrelariek partida gogorra jokatu dute. Azkar jokatu dute eta tantoak luzeak izan dira. Lantzeko aurrelariak hobeto aritu da tantoa bukatzeko orduan. Ibarluzeak ezker beso indartsua erakutsi du, baina ez du aurkaria mugitzen asmatu. Nafarra 8 eta 17 aurreratu da, baina urretxuarrak, zaleek bultzatuta, aldea txikitu du. 14 eta 17 jarri da, baina Sarasibar bi urte zaharragoa da, ez du burua galdu eta garaipena eskuratu du. Ikusle asko elkartu dira Beloki pilotalekuan.
Argazkiak: Unai Demi