Egistasmo honen helburuetako bat Nafarroa erdi eta hegoaldeko ikastolei eta euskalgintzari laguntzea da
Errigoraren Eskutik eskura udaberriko kanpainarako eskaerak egiteko epea irekita dago martxoaren 13ra arte. Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera dago, auzolanari esker, norbere herrian eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Produktu horiek eskuratuta gainera Nafarroa erdi eta hegoaldeko ikastolei eta euskalgintzari ekarpen ekonomikoa ere egingo zaie. Eskaerak online www.errigora.eus helbidean egin behar dira eta jasotze puntua Urretxu-Zumarraga Ikastola izango da.