Erosleen artean 300 euroko erosketa bale bat eta 100 euroko hiru zozkatuko dituzte
Bi-Tartean elkarteak Aukeren Azoka egingo du datorren ostegunean (martxoak 7), 10:00etatik 20:00etara. Gune bateratua Zumarragako plazan egongo da eta kanpainan parte hartuko duten gainontzeko establezimenduek denda aurrera aterako dituzte salgaiak. Plazan Alex Kirolak, Aspace, Bidegorri, Josune janaridenda, Kotoi, Kuttun, Kux-Kux, Limpiezas MyM, Mentxu y Yone, Marai&NKN, Stylo eta Titarek parte hartuko dute. Salgaiak denda aurrera aterako dituztenak Amane, Apalategui, Arku, Baby, Doss, Ezpeleta, Urdangarin burdindegia, Inaxio, Intersport, Ormazabal bitxidenda, Julita, Laskurain, AM Mertzeria, Naif, Natalietta, Oskarbi, Otxaran, Santa Cruz margoak, Quo edertasuna eta Urbe dira.
Gainera, egun horretan egindako erosketen artean 300 euroko bale bat eta 100 euroko hiru bale zozkatuko dira, kanpainara atxikitako establezimenduetan gastatzeko. Bestalde, arratsaldean haur txikientzako tailerrak egongo dira.
Establezimendu bakoitzak neguko denboraldirako herritarrentzat mimo handiz hautatutako produktuak, prezio ezin hobean eskuratu ahal izango dira.