Zumarragako Udalak 156 zuhaitz banatu ditu lursail jabeen artean: 33 haritz, 50 pago, 43 intxaurrondo eta 30 gaztainondo. Helburua pinua ez diren zuhaitzak landatzea eta biodibertsitatea sustatzea da. Aurten 12 lursail jabek parte hartu dute. Egitasmo hau duela 20 urte jarri zen martxan. Ordutik 12.656 landare banatu dira.