Pandemia garaian Mingainluze lehiaketa antolatzeari utzi zitzaion, baina berreskuratzea lortu da. Asteburuan egin zen, Labega aretoan. LH5eko 24 taldek parte hartu zuten. Larunbatean kanporaketak jokatu ziren. Zortzi talde sailkatu ziren igandeko finalera: Pituluminions (Aratz Alonso, Ager Camino, Peio Elgarresta), Begi Argi (Olaia Gallardo, Maria Sedano, Maren Mesonero), Minionsak (Maier Aranzadi, Maialen Elortza, Aitana Elgarresta), Pitxitxi Express (Erick Ning Calvo, Oscar Nuñez, Eleder Bilbao), Hiru Izarrak (Maren Vegas, Uxue Carrera, Maria Omañas), Aupa Erreala (Irati Amenabar, Paula Montori, Sibel Sanchez), Hiru N (Nahia Goia, Paula Cordero, Nile Aramburu) eta Kapibarak (Unax Iribecampos, Mario Rentero, Alex Martin). Finalean Aupa Erreala taldea nagusitu zen. Bere atzetik Hiru N taldea (bigarren), Minionsak (hirugarren) eta Pitxitxi Express (laugarren) sailkatu ziren.