Zumarragako Udalak Legazpi kalea oinezkoentzat erosoagoa egiteko lanak hasi ditu. Obra Moyua enpresak egingo du eta aurrekontua 710.000 eurokoa da.
Ibilgailuei, oinezkoei, bizilagunei eta merkatariei ahalik eta gutxien kaltetzeko, obrak atari bikoitien aldean hasiko dituzte (plazatik begiratuta, eskuinaldean).
Kanalizazioak, argiteria eta espaloiak berrituko dituzte. Zuhaitzak kenduko dituzte eta Jai Alai kalean jarri dituzten loreontziak bezalakoak jarriko dituzte. Baita lurrazpiko edukiontziak ere.
Datorren astean, berriz, Ibaiondoko obra hasiko da. Lehen fasea Legazpi kalearen atzekoa izango da eta bigarrena Secundino Esnaola kalearen atzekoa.