Urretxuko eta inguruko herrietako baserritarrek Martxoko Feria egin dute gaur arratsaldean. Idien erakusketa egin dute eta fruta arbolak eta bertako produktuez osatutako saki bat zozkatu dituzte. Saskia emakume baserritarren artean zozkatu dute. Ondoren, idi proba erakustaldia egin dute Barrenkaleko probalekuan.