Zumarragako Agiña auzoko Ainhoa eta Eider Plazaola ahizpek Bolo-Bolo taberna ireki dute gaur. Bolo-Bolo taberna Zumarragako Soraluze kalean dago, Tino kafetegia zegoen lokalean. Plazaola ahizpek esperientzia handia dute ostalaritza munduan eta ostalaritzan urte asko eman duen familia bati hartu diote erreleboa: Ortiz-Revuelta familiak 1983an ireki zuen Tino kafetegia.