Urretxu eta Zumarragan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Goizean Gure Txoko eta El Salvador jubilatuen egoitzetako bazkideek hainbat ekitaldi egin dituzte eta arratsaldean manifestazioa egingo dute bi herrietako kaleetan, Urola Garaiko Koordinadora Feministak deituta. Ehunka lagunek parte hartu dute.