Aste honetan Repsol eguzkien banaketaren berri eman dute. Zumarragako Etxeberri eta Kabia jatetxeek eguzki bana lortu dute. Gipuzkoako 36 jatetxek dute eguzki bat gutxienez, baina 16 herritan bakarrik dago Repsol gidaren eguzkia duen jatetxeren bat eta sei hiri edo herritan bakarrik dituzte sari hori duten jatetxe bat baino gehiago: Donostian, Tolosan, Hondarribian, Getarian, Zestoan eta Zumarragan. Bai Etxeberrik eta bai Kabiak bina eguzki izan zituzten, baina egun bana dute.