Mikel Serrano Zumarragako alkatea Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren (FEMP) Kontsumo batzordeko lehendakari izendatu dute. Batzorde horren helburua da udal eremutik kontsumitzaileen defentsa bultzatzea da.
Serranok FEMP bezalako esparruetan egotea garrantzitsua dela esan du. “Funtsezkoa da parte hartze eta erabaki organo horietan egotea, gure herritarrentzat funtsezkoak diren gaiak jorratzen baititugu. Kontsumoari dagokionez, udalek zeresan handia dugu. Horregatik, gure bizilagunen eskubideak zainduko ditugu. Harro egoteko modukoa da ardura handiko gaietan hain modu aktiboan lan egitea”.
Serranok Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta joko arduratsuarekin (batez ere adingabeekin) bat egin du. Kontsumo batzordeak Kontsumo ministerioarekin etengabeko harremana izango duela esan du, “herritarren kezkak eta beharrak azaltzeko”.