Larunbatean Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finala jokatu zen Iruran. Mikel Kerejeta eta Josu Zabalo herritarrak 14. postuan sailkatu ziren eta, horrenbestez, Euskal Herriko finalera sailkatu ziren. Kerejeta Unai Andresen ordez joan zen, Andresek ez baitzuen joaterik. Euskal Herriko finalera Andres eta Zabalo joango dira.
Eskoriatzako Jose Regañok eta Javier Erañak irabazi dute Gipuzkoako txapelketa, finalean Zizurkilgo Juan Iraola eta Aitor Makatzagari gailenduta.
Euskal Herriko finala martxoaren 23an jokatuko da Altzain (Zuberoa). Harako sailkatu diren 128 bikoteetatik 11 Goierrikoak dira.
Euskal Herriko finalera sailkatutako Goierriko bikoteak
- Beasain. Joxe Arotzena-Bixente Apalategi (9. sailkatuak)
- Ormaiztegi. Julian Zabala-Migel Mari Agirre (13. sailkatuak)
- Urretxu. Mikel Kerejeta-Josu Zabalo (14. sailkatuak)
- Segura. Alex Anduaga-Xanet Imaz (18. sailkatuak)
- Zerain. Iker Imaz-Beñat Matxain (23. sailkatuak)
- Legazpi. Joseba Gabilondo-Joseba Telleria (23. sailkatuak)
- Legorreta. Kepa Jauregi-Lander Iparragirre (28. sailkatuak)
- Beasain. Beñat Maiz-Unai Goikoetxea (29. sailkatuak)
- Beasain-Arriaran. Asier Idiakez-Julen Ruiz (30. sailkatuak)
- Lazkao. Mikel Alonso-Arkaitz Lasa (31. sailkatuak)
- Itsasondo. Joseba Goikoetxea-Patxi Salazar (32. sailkatuak)