Elene Lete futbolari zumarragarrak Kopako finala jokatuko du Realarekin. Realak Madrilgo Atletico kaleratu du gaur Donostian. Joaneko partidan bana berdindu zuten eta gaur Realak 2 eta 1 irabazi du. Letek bi partida bikain egin ditu eta joanekoan penaltia gelditu zuen. Finala maiatzaren 18an jokatuko da. Bigarren finalista bihar jakingo da. Athleticek eta Bartzelonak itzulerako partida jokatuko dute. Joanekoan kataluniarrek 0 eta 3 irabazi zuten Bilbon.