Vicente Larrea eskultore bilbotarra hil da, 89 urterekin. Larreak Zumarragako hilerriko kriptako eskultura egin zuen, Aingerua izenekoa. Kripta Jose Antonio Pizarro arkitektoak egin zuen eta Larreari eskultura egiteko eskatu zion. A-636 errepidean, Beasain eta Ormaiztegi artean, ikus daitekeen eskultura ere Larreak egin zuen.
Larrea Emen abangoardia taldeko kidea izan zen 1960ko hamarkadan eta bere eskulturak Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Valladoliden eta Madrilen ikus daitezke, besteak beste. Eskultore familia bateko kidea da. Bere aitonak, Vicente hura ere, tailer bat ireki zuen XIX. mendean Bilboko alde zaharreko Santa Maria kalean. Negozioa Larrearen aitak hartu zuen eta ondoren Larreak berak. Eskultoreak Atxuriko Arte eta Ofizio Eskolan ikasi zuen eta ondoren Frantzian, Raymond Dubois eskultorearekin.
Horra hor Goierriko Hitzan 2019an Zumarragako hilerriko kriptari buruz argitaratutako erreportajea.