Atzo, Xabier Goñiren omenezko pilota txapelketako lehen finalaurrekoak jokatu ziren Zumarragako Beloki pilotalekuan. Binakako txapelketan, Igoak eta Garmendiak 22 eta 18 irabazi zieten Zubizarreta eta Lizeagari. Lau t’erdiko txapelketan, Sanchezek 22 eta 21 irabazi zion Muruari.
Finalaurrekoetako bigarren jardunaldia datorren asteazkenean jokatuko da, 18:30etik aurrera. Lau t’erdiko txapelketan, Sarasibarrek eta Etxeberriak neurtuko dituzte indarrak. Binakakoan, berriz, Lizeagak eta Olidenek, Muruaren eta Bernaolaren aurka jokatuko dute. Finalak hilaren 27an jokatuko dira, 18:30etik aurrera.