Korrika atzo abiatu zen Irundik eta hilaren 23an pasako da Urretxu eta Zumarragatik. Ia dena prest dago jada. Kilometroa erosi duten Urretxu eta Zumarragako eragileek gaur jaso dute peto ofiziala. Bestalde, Baionako festara joateko autobusa bete egin da. Itxaron zerrenda dago eta astelehenean erabakiko dute bigarren autobusa jarri edo ez.
Horra hor kilometroa erosi duten eragileen zerrenda eta zein kilometro egokitu zaien:
2.279. kilometroa: Urola Kirol Elkartea, Lurra Dantza Taldea, Herri Kirol Elkartea eta Urretxu-Zumarragako Gazte Asanblada.
2.280. kilometroa: Urretxu-Zumarraga ikastola eta Zumarragako Udala.
2.281. kilometroa: Urretxuko Udala eta Bi-Tartean merkatari elkartea.
2.282. kilometroa: Gainzuri ikastetxea, Joxe Mari Iparragirre institutua, Irrintzi Dantza Taldea eta Antxiñako Ama Txistulari Taldea.
2.283. kilometroa: La Salle-Legazpi ikastetxea, Lizariturri Txitulari Taldea, Iratzarri dultzaineroak eta tabernariak.
2.284. kilometroa: Urretxu eta Zumarragako EAJ, Udal Euskaltegia eta Urretxu-Zumarragako Bertso Eskola.