UZ Bizi plataformak zentral eolikoei buruzko hitzaldia egin zuen atzo Zelai Arizti kultur etxean. Valentin Ibarra geologoak eta Aitziber Sarobe biologoak parte hartu zuten. Sarobek egoera orokorrari buruz hitz egin zuen. Egoera larria dela eta jendearen parte hartzea ezinbestekoa dela aipatu zuen. Ibarrak Irimoko eta Samiñoko zentral eolikoei buruz hitz egin zuen. Txikizioa egin nahi dutela, proiektuak ez direla behar bezala aurkeztu eta Irimon eta Samiñon ez dagoela legeak eskatzen duen bezainbeste haize esan zuen. Hori dela eta, baikor agertu zen. Herritarrak mobilizatzen badira, bi egitasmo horiek atzera botatzeko aukera dagoela esan zuen. UZ Bizi plataformak lanean jarraituko duela aipatu du.