Ostegunean Urretxuko Aldapa taberna irekiko dute berriro. Bergarako Ander eta Aitor Larreategi anaiek Javi Betegiri erreleboa hartuko diote. Aitorrek 17 urte eman ditu lanean Zarauzko Alai tabernan eta bera arduratuko da sukaldeko lanaz. Hanburgesa bereziak (zortzi mota), ogitartekoak eta errazioak eskainiko dituzte. Egunero irekiko dute, 09:00etan.
Aitorrek taberna bat hartzeko asmoa zuen eta Betegik Aldapa uzteko asmoa zuela jakin zutenean berarekin harremanetan jarri ziren. Hainbat berrikuntza egin dituzte: kafe makina berria jarri dute, kanpoko argiztapena aldatu dute…
Inaugurazio ekitaldia ostegunean izango da, 19:00etan.