Uruguaiko hiriburuan ere Korrika ospatu dute. Larunbatean egin zuten. Ekitaldian Beñat Torres urretxuarrak parte hartu zuen. Berak antolatu zuen ekitaldia, Haize Hegoa, Euskal Erria eta Euskaro euskal etxeekin batera. Izan ere, Torres euskara eta euskal kultura eskolak ematen ari da Montevideoko Udelar unibertsitatean.