Ondo bidean, bi herritarrek (gutxienez) uda honetan Parisen egingo diren Joko Olinpikoetan parte hartuko dute: Elene Lete futbolari zumarragarrak eta Imanol Garziandia eskubaloi jokalari urretxuarrak. Letek duela aste batzuk lortu zuen sailkapena, Espainiako selekzioarekin. Hautatzaileak azken partidetara deitu du eta, beraz, Parisera joateko aukerak ditu. Espainiako eskubaloi selekzioak, berriz, asteburu honetan lortu du sailkapena.