Gaur, 16:00ak baino apur bat lehenago, kea somatu dute Iparragirre kaleko 7an eta udaltzainak, anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira. Bizilagunak atera dituzte eta kalea itxi dute. Tentsio uneak bizi izan dira, 4. solairutik adineko emakume bat jaitsi behar izan baitute. Suhiltzaileei kea nondik zetorren aurkitzea kosta egin zaie: 3. solairuko etxebizitza baten zorua altxatu dutenean brasa bat aurkitu dute.