Victor Perez EAJ taldeko Urretxuko zinegotziak errenuntzia aurkeztu du gaurko osoko bilkuran, arrazoi pertsonalak direla eta. Perezek hiru legealdi eta legealdi honetako lehenengo bederatzi hilabeteak eman ditu udaletxean. Jon Luqui alkate eta alderdikideak zinegotzi izateko prest dagoen jendea aurkitzea ez dela erraza esan du eta egindako lana eskertu dio. Perezek lanerako gogoari eta giro onari eusteko eskatu die udalbatzako kideei. “Gora Urretxu eta urretxuarrak!”, esan du amaieran.