Atzo Zumarragako pilota txapelketa herrikoiko bigarren finalaurrekoa jokatu zen. Ibarluzeak eta Izagirrek tanto bakar bateko aldearekin irabazi zieten Rodriguez eta Alemani. Finalean Agirre-Tapiadorrekin neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, Goñi txapelketako finalaurreetako bigarren jardunaldia jokatu zen. Lau t’erdikoan Apezetxea nagusitu zen eta binakakoan Murua-Bernaola bikotea. Bi txapelketetako finalak datorren asteazkenean jokatuko dira, 18:30etik aurrera.