ZUbertsotan bertso eskolak hasitako bertso katearekin jarraituz, hona Jone Alberdik jarritako 'Martxoan ere, bertsoa' bertso sorta.
- Egilea: Jone Alberdi Ballina
- Gaia: Martxoan ere, bertsoa
- Doinua: Aita izena kanta beharrak
Udaberria atea joka
heldu da gugana bela,
bi hamarkada igaro dira
ekimen hau hasi zela.
Mikroa ondo estutu behar
profesionalek bezela,
oholtza gainean ea nork lortu
Gaztetxerako txartela,
nabaria da herri honetan
bertsozalea badelaUrteak pasa ahala lortu
du fama eta izena,
hainbat herritan zabaldu_baita
lehen gauza txiki bat zena,
bertsolariak hortxe ibili
dira tabernaz taberna,
parte hartzaile denek ematen
dute daukaten onena,
asteburuak ondo hasteko
modurik egokienaAgendan gorde 23a,
final haundiaren data,
urtero legez sortuko baita
benetan giro aparta,
agurrerako ea nork jarri
peluka edo korbata,
talentu denak ateratzeko
modurik onena da ta,
urte askoan jarrai dezagun
ohitura honi tiraka