Atzo Urretxuko Aldapa taberna ireki zuten. Bergarako Ander eta Aitor Larreategi anaiek Javi Betegiri erreleboa hartu diote. Kimu Arrutik eta Leo Perezek beraiekin lan egingo dute. Hanburgesa bereziak (zortzi mota), ogitartekoak eta errazioak eskainiko dituzte. Egunero irekiko dute, 09:00etan.