Naiara Elgarresta diseinatzaile urretxuarra Kutxa Fundazioaren Sorlekua Mentoretza programarako hautatu dute
Naiara Elgarresta diseinatzaile urretxuarra Kutxa Fundazioaren Sorlekua Mentoretza programarako hautatu dute, beste bederatzi gazterekin batera. 18 hilabeteko programa izango da. Prestakuntza, mentoretza eta laguntza ekonomikoa jasoko dute. Asmoa Gipuzkoako kultura eta sormen industrien sektorea bultzatzea da. Elgarrestak zapatak eta poltsak diseinatzen ditu.