Legazpitik sartu da goizaldean Korrika Urretxun eta Zumarragan, eta Eitzako aldapatik behera joanda, Ezkiotik irten. Bidean makina bat irudi utzi ditu euskararen aldeko lasterketa honek.
Goizaldean igaro da Korrika Urretxu eta Zumarragatik. Legazpitik etorri da, eta Eitzako aldapatik behera eginda, Ezkiotik irten du. Bidean bi herrietako eragileek eraman dute lekukoa, eta kaleetan makina bat herritar elkartu da, txalo egiteko eta korrika egiteko.
Hona hemen goizeko irudi batzuk: