
Alex Diaz (Caja Rural) txirrindulari urretxuarra bosgarren postuan sailkatu zen atzo Gorlako Igoeran. Lasterketa Laboral Kutxa taldeko Ander Ganzabal bizkaitarrak irabazi zuen. Bigarren postuan Alvaro Sagrado (Brocar) sailkatu zen, 5 segundora, eta hirugarren postuan Ibai Azanza (Finisher), 11 segundora. Ondoren, hiru txirrindulari heldu ziren, irabazlearengandik 23 segundora: Antonio Gonzalez (Polti Kometa), Diaz eta Alejandro Granados (Laboral Kutxa).