Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk martxoaren 31an Iruñean ospatuko den Aberri Egunerako deia luzatzen die herritarrei. Goizeko manifestazioa eta ekitaldi politikoaz gain, egun osoko egitarau sorta antolatu du EH Bilduk Iruñean. Hori horrela, urtero bezala, Urretxu-Zumarragatik autobusa antolatu da Nafarroako hiriburura joateko. 10:30ean aterako da Areizaga-Kalebarrenetik. 10:00etan ekitaldia egingo da herrian, Areizaga-Kalebarrenen. Autobusean izena emateko, Berit, Huts, Motz eta Osaba tabernetara edo Amalur elkartera jo behar da.