Zumarragan eta Beasainen lan egiten duten txurro saltzaileek, Yolanda Barata eta Hector Martinez ama-semeek, postu berria estreinatuko dute apirilaren 3an Zumarragan. Orga berria Bartzelonan egin dute. Modernoagoa da eta irudi berria du. Galdara elektrikoa, 50 hazbeteko pantaila, segurtasun kamerak, bainugela (dutxa eta guzti) eta bisera hidraulikoak ditu.
Egunotan Beasainen daude (martxoaren 31 arte) eta apirilaren 3tik aurrera Zumarragan egongo dira (orga berriarekin). Ekainaren 3ra arte egongo dira Zumarragan. Postua egunero irekiko dute, 17:00etatik 21:00etara. Orain arte baino janari eskaintza zabalagoa izango dute.